Bloka O Muere


La Hermida, by Jonbe
Abuztua 18, 2009, 11:36 pm
Filed under: Uncategorized

Eneko Asturiasen utzi eta gero, Aimar, Navarro ta ni “La Hermida”-runtz abiatu ginen entzunda geneukalako kristoneko lekua zela ta udaran leku egokia beroaz ihes egiteko. La Hermidan sektore pilo daude, baina horietako askok berriak dira, edo ez daude toporik. Azkenenan, hor bertan dagoen Rumenes gunea ezagutzera animatu ginen, eta erabaki ezinhobea izan zen, pilo gustatu zitzaigulako. Txorrera erraldoiak dituen 35 metrotako pareta da, belaunak zuritzeko leku egokia, hauek enpotratzeko “moko” pilo daude eta. Bideak 7a-tik 8a-ra doaz…Imagina ezazue 35 metrotako 7a+ desplomatu bat…buaaaa, la ostia!!! Egin genuen kateamendurik gogorrena, beheko sektore txikitxo eta berri batean izan zen, “La Colodra” izeneko sabai txiki batetatik doan indarrezko bidea. Printzipioz 8a gradua zeukan, baina oraindik oso zikina zegoen ta zenbait helduleku berri atera genituen, horrexegatik guztiz garbia egongo denean,errezagoa izan daiteke. Dena den, hirurok bigarren pegean kateatu genuen eta oso gustura geratu ginen. Eskalada alde batera utzita, La Hermidan ibai batetik ateratzen den ur beroa dago, terma modukoa, eta eskalatu eta gero bertan egoteak ez dauka preziorik! Gainera, pote batzuk hartu nahi badituzue, 10 kilometrotara dagoen “Potes” herrira joan zaitezkete, giro ona dago.

Rumenes, Invicando a Onan 7a

Rumenes, Invicando a Onan 7a

Rumenes

Rumenes

Fijatu ze tamaina daukagun hor behean

Fijatu ze tamaina daukagun hor behean

Aimar

Aimar

Ander

Ander

Ur beroak ibaian

Ur beroak ibaian


Utzi erantzun bat so far
Iruzkin bat utzi



Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s



%d bloggers like this: